Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

errinolofido

izond. Zool. Kiropteroen ordenako saguzarraren antzeko ugaztun batzuez esaten da. Europan, Australian eta Ginea Berrian bizi dira, eta intsektujale hutsak dira denak. Genero bakarra da familia horretan, baina badira 70 mota desberdin. Familia horretakoak dira ferra-saguzar txikia (Rhinopholus hipposideros), ferra-saguzar handia (Hinolophus ferrumequinum), etab.