errima
iz. Hoskidetasuna; puntua. v Euskal bertsogintzan, hitz bera esanahi berarekin errepikatu (poto egin) gabe, zenbat eta hoskidetasun handiagoa izan, orduan eta aberatsagoa da errima. Gazteleraz errima asonantea (bokalek besterik ez dute egiten errima) eta kontsonantea (kontsonanteek besterik ez, edota biek) bereizten dira; frantsesez, berriz, emea (-e duena) eta arra (-e gabea).