Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Errigoiti

Bizkaiko iparraldeko udalerria (Busturialdea). Mugak: iparraldean Arrieta eta Busturia, ekialdean Gernika eta Luno, mendebalean Arrieta eta Fruiz, eta hegoaldean Morga. Goratasuna, 200 m. 15,96 km2. 1997ko datuen arabera, 458 biztanle (errigoitiarrak). Auzoak: Errigoiti, Atxika-Errekalde, Metxika eta Elexalde-Olabarri. Euskara, bizkaiera; euskaldunak, % 97. Ekonomia jarduera laborantzan (barazkiak, bazkarako landareak) eta abere hazkuntzan (behi eta zerri azienda) oinarritua da. Aipagarriak dira bertako ermitak (7 guztira) eta Santa Maria parrokia eliza (XVI. m.).  v  Historia. Gaztelako Joan I.a Bizkaiko lehen jaunak sortu zuen Errigoiti, Bizkaiko Jaurerria Gaztelako koroari eratxiki ondoren. Hiri-Gutuna 1376. urtean eskuratu zuen eta Logroñoko Foruen bidez gobernatzen zen.