iz. Geol. Sumendi harkaitza, kolore grisa edo horia duena. Granitoaren osagai berak ditu (kuartzoa, feldespatoa eta mika). Labazko lasterretan azaltzen da batez ere, basaltoarekin eta andesitekin nahastuta. Lipari uhartean erriolita asko da, eta liparita izena ere ematen zaio horregatik.