Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elohim

Hebreerazko hitza, jainkotasun oro izendatzen duena. Gehienetan ordea, Jainkoak berak Jahve izena eman aurretik, Israelgo Jainko bakarra aipatzeko erabiltzen da Biblian. Elohim plurala da; Eloah singularra oso gutxitan azaltzen da Biblian.  v  Elohimdar. Pentateukoa idazteko erabili ziren lau tradizioen artean hirugarrena. Pasarte hauetan Jainkoa Elohim izenaz adierazten da, eta ez besteetan nagusitu zen Jahve izenaz.