Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

elorri

iz. Bot. Zenbait zuhaixka arantzatsu motari ematen zaien izena, hala nola elorri zuria, lore-zuria, fruitu-gorria eta zur-gogorra (Crataegus monogyna), eta elorri beltza (ik. basarana). Hostotsuak, adar askokoak eta txikiak izaten dira; hamar metro baino gehiago ez dira hazten gehienak. ik. arantza. Harkaitzeko elorria loratu denean txoriak ezin dira kabitu airean. || Arantza. Elorrizko koroa.  v  Elorri zuria (Crataegus monogyna). Lore zuria, hosto zabalak eta fruitu gorria izaten duena. Giderrak egiteko erabiltzen da zura, oso gogorra delako. Europa guztian hazten da.  v  Elorri beltza (Prunus spinosa). Lorea zuria izaten du, baina hostoak estuak eta luzexkak, eta fruitua beltza (basarana); patxarana egiteko erabiltzen da. Europa guztian aurki daiteke, baita Afrikako iparraldean ere.  v  Elorri-triska. Papilionazeoen familiako landarea, arrosaren ordenakoa (Ulex eurooaeus). Hosto leunak ditu eta loreak horixkak. Galizian hazten da batez ere, eta abereak bazkatzeko erabiltzen da.