Elne
Ipar Kataluniako hiria (Rosselló, Ekialdeko Pirinioak). 6.019 biztanle. Eraikuntza multzo erromaniko interesgarria: Santa Eulalia katedrala (XI m.), kalostra (XII-XIV. m.) eta hilobi eskultura bikainak. v Historia. Zeltiberiarrek sortu zuten Illiberis izenaz. IV. mendean Konstantino enperadoreak berritu eta Claustrum Helenae izena ezarri zion, bere amaren omenez. Apezpiku egoitza izan zen VI. mendetik aurrera eta luzaroan izan zen Ipar Kataluniako gune garrantzitsuena, Perpinyà hiriarekin batera.