Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elmira

Estatu Batuetako ekialdeko hiria, Chemung ibaiaren ertzean, New York hiriaren hegoaldean. 35.327 biztanle (1980). Industria hiria da (lanabesak, automobilgintza eta hegazkingintza). v Historia. Newtown hiriko auzoa izan zen 1815. urtera arte. Elmiran egokitu zen soldadu konfederatu presoentzako kartzela handienetako bat; 3.000 konfederaturen gorpuak dautza bertako hilerrian. 1876. urtean zabaldu zen Elmirako gazteentzako presondegi ospetsua (Elmira izeneko erreformatorio sistema aurreratuenetakotzat jo izan da Estatu Batuetan urteetan zehar). Inguru haietan eman zituen udak, hil zen arte, Mark Twain idazle ospetsuak; Elmirako hilerrian dago bere hilobia eta haren omenean eraiki zen, bertako unibertsitateko campusean, Mark Twain’s Study delakoa. 1855. urtean, unibertsitate eskola bat zabaldu zen emakumeentzat Elmiran, Estatu Batuetako lehenengoetakoa; 1969. urtean egin zieten gizonezkoei sarrera. 1972an, Elmirako 5.000 etxe eraman zituen uholde handi batek.