Elkton
Estatu Batuetako ekialdeko hiria eta portua, Maryland estatuko ipar-ekialdean, Elk ibaiaren bokalean. 6.468 biztanle (1980). Kolonien garaiko etxe eta eraikuntza batzuk dira bertan. Automobilgintza eta ontziolak. 1681. urtean sortu zuten etorkin ingelesek eta hiri garrantzitsua izan zen Independentziako Gerraren garaian.