Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elorriaga Lopez de Letona, Unai

Bizkaitar idazle eta itzultzailea (Bilbo, 1973). 2001ean argitaratu zuen bere lehen liburua, SPrako tranbia eleberria. Himalaiako mendi batera igo nahi duen agure baten eromen prozesua kontatzen da bertan, gertaera izugarria izanagatik sarritan umorez kontatua. Liburu horrek Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi zuen 2002an. Geroztik beste bi eleberri idatzi ditu, Van’t Hoffen ilea (2003) eta Vredaman (2005), eta haurrentzako ipuin bat, Matxinsaltoen belarriak (2006).