Elkoro Unamuno, Jose Luis
Gipuzkoar politikaria (Elgeta, 1935). Bergarako alkate hautatu zuten Franco hil ondoren. Bergarako alkatetzatik Alkateen Higikundea delakoa bultzatu zuen, frankismoaren gainbeherak ekarri zuen hutsune politikoa betetzearren. Aipaturiko mugimenduak bilera jendetsu batera dei egin zion Euskal Herriko jendeari Bergarara, 100 urte aurretik ezabatutako euskal foruen aldeko ekitaldira (1976-VII-21). Herri Batasuna erakundeko senataria izan zen 1989tik 1996ra. Herri Batasuneko Mahai Nazionaleko kide zela, 1997ko azaroan kartzelatua izan zen –gainerako mahaikideekin batera– Espainiako Auzitegi Gorenak urte hartako azaroan emandako epai baten ondorioz. Herri Batasunak hauteskunde kanpaina batean zegozkion publizitate tarteak ETAri uzteak erakunde armatuarekiko lankidetza zela ebatziz, zazpi urteko kartzela zigorra ezarri zioten mahaikide bakoitzari. 1999ko uztailean Auzitegi Konstituzionalak ontzat hartu zituen kartzelatuen errekurtsoak eta, Auzitegi Gorenaren epaia bertan behera gelditu ondoren, aske geratu ziren Elkoro eta gainerako mahaikideak.
- Elkington, George Richards
- Elko
- Elkoatz
- elkor
- Elkoro Sarasua, Aitor
- Elkoro Unamuno, Jose Luis
- elkortasun
- elkortu, elkor(tu), elkortzen
- elkortze
- Elkton
- Elmbridge