Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elkoro Sarasua, Aitor

Gipuzkoar pilotaria (Elgeta, 1967). Aspe enpresako atzelaria. 1992an estreinatu zen maila profesionalean. 1994. urtean, txapeldunorde izan zen Euskadiko binakako txapelketan. 1996an, Euskadiko lehen mailako binakako txapelketa irabazi zuen, eta 1997an lehen mailako eskuz banakako txapelketa. 1999. urtean, Espainiako eskuz binakako txapelketa irabazi zuen.