Elio, Francisco Javier
Nafar militarra (Iruñea, 1767 - Valentzia, 1822). Ceutako eta Orango defentsan hartu zuen parte. 1805. urtean, koronela zela, Ameriketara jo zuen ingelesen esku zegoen La Colonia Espainiarentzat berriz hartzera. Montevideoko gobernari izendatua izan ondoren, Buenos Airesko erregeordearen aurka altxatu zen eta Montevideoko lurraldea Buenos Airesko herrialdetik bereizi zuen. La Platako probintzietako erregeorde hautatu zuten ondoren, baina ezin buruturik ibili zen bertako iraultzaileekin eta 1812. urtean Espainiara itzuli zen. Kataluniako eta Valentziako armadaburu egin zuten 1814. urtean, eta Fernando VII.ari lagundu zion liberalen aurkako zereginetan. Liberalak gogor zapaldu zituen, eta 1820ko matxinada liberalaren garaian atxilotu zuten. 1822an hil zuten heriotza zigorrez.