Elimelech Lizhensk-ekoa
Irakasle judua, hasidismoaren aitzindaria (Lizhensk, 1717 - Errumania, 1787). Tow Baerren ikaslea izan zen. Baer hil ondoren Lizhenskera joan zen eta geroztik, hiri hori hasidismoaren gune nagusi bilakatu zen. Elimelechek aitzindaritzat zuen bere burua; zaddik-aren edo aitzindariaren garrantzia azpimarratu zuen, Jainkoaren eta herritarren arteko zubia zelakoan. Haren ustez, aginte osoa izan behar zuen bai izpirituarekin zerikusia zuten gauzetan, baita bizitzaren beste alor guztietan ere. Zaddik delakoa goiko mundukoa bada ere, jendea salbatzera jaisten da Lurrera. Bere ideiak No’an Elimelekh lanean daude bilduta.