Elías Piña
(Lehenago La Estrelleta edo San Rafael deitua) Dominikar Errepublikako mendebaleko probintzia. Haitik mugatzen du ekialdetik. San Rafael izenez sortu zuten 1942. urtean, Benefactor probintziako mendebaleko parte bat hartuta, Haiti aldeko muga lurraldeak garatzeko egitarau baten baitan; 1965ean beste izen bat jarri zioten, La Estrelleta, eta 1970ean Elías Piña izena eman zioten. Lurraldea goia eta laua da (1.778 km 2), iparraldean Erdiko Mendilerroa eta hegoaldean Neiba mendiak dituela. v Labore nagusiak artoa, bananak, kafea eta azukre kanabera dira. Comendador da probintziako hiriburua: 63.384 biztanle (1985).