Elías de Tejada, Francisco
Espainiar politikaria (Madril, 1917). Tradizionalista izaki, Gerra Zibila amaitutakoan Comunión Tradicionalista erakundeko Batzorde Goreneko kidea izan zen. Sevillako Unibertsitateko filosofiako irakaslea izan da eta, besteak beste, euskal gaiei buruzko liburuak eta idazlanak eman ditu argitara: Las doctrinas políticas del Príncipe de Viana (1944), Navarra-España en los escritores navarros medievales (1945), La lección política de Navarra (1950), Memoria de Zumalacárregui (1960), Manuel de Larramendi en la trayectoria del pensamiento político guipuzcoano. A propósito de un olvidado manuscrito suyo (1964) eta La provincia de Guipúzcoa (1965).
- Elia
- Eliade
- Eliade, Mircea
- Eliano
- Elias Cortonakoa
- Elías de Tejada, Francisco
- Elias Odriozola, Imanol
- Elías Piña
- Elias, Josep
- Elias, Taslim Olawale
- Elias