Eliade, Mircea
Errumaniar historialaria eta eleberrigilea (Bukarest, 1907 - Chicago, 1986) Bigarren Mundu Gerra bukatzean Errumania utzi eta Frantziara alde egin zuen. Chicagon egon zen irakasle ondorengo urteetan. Erlijioen, sinesmenen eta mitoen ikerketan aritu zen bizi guztian. Obra nagusiak: Maitreyi (1933, Bengalako gaua), La fôret interdite (1955, Baso debekatua), eleberriak. Traité d’histoire des religions (1949, Erlijioaren historiaren azterlana), Le Chamanisme et les techniques archaïques de l’extase (1951, Txamanismoa eta estasiaren teknika arkaikoak), etab.