Eliano
(Lat. Claudius Aelianus, «Sofista» deitua). Grekoz idatzi zuen idazle erromatarra, bizitza osoan Erromatik atera ez zen arren (Preneste, egungo Palestrina, 170 - 235). Obra handi eta luzeak idatzi zituen: Historiae variae (Han-hemengo gertaerak) eta Animalien izaera. Gertaerak, pasadizoak eta esaerak biltzen dituzten obrak dira, balio handikoak filologia aldetik.