Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elias, Josep

Katalan olerkari eta eleberrigilea (Courbevoie, 1941 - Bartzelona, 1982). Gaztelaniaz idatzi ondoren (Lejos de casa, 1967; 20 boyardos papel maíz, 1974), katalanez eman zuen bere obra guztia. Obra nagusiak: Per a un duc Bach escriví musica d’orgue, a Weimar (Duke batentzat idatzi zuen Bachek organo musika Weimarren, 1971); Ideari a la recerca de la fruita tendra (Idearioa fruta gozoaren bila, 1976). Kontakizuna landu zuen azken urteetan: La Dona del capitá (Kapitainaren emaztea, 1977).