Elias Odriozola, Imanol
Gipuzkoar idazle eta historialaria (Azpeitia, 1936). Gipuzkoako ingurunean kokatu ditu bere ikerlan nagusiak: Gipuzkoako baserria kondairan zehar (1986), Iglesia de San Sebastián de Soreasu de Azpeitia (1993), Azpeitia historian zehar (1997) eta Azkoitia historian zehar (1999). Horrekin batera, bestelako lanak ere kaleratu ditu: Apuntes históricos sobre Juan de Antxieta (1982), El toro: símbolo de fiesta en Gipuzkoa (1992). Azpeitiko Antxieta Antzerki Taldearen bidez lau antzerki lan aurkeztu ditu: Jokoa nagusi, Lapurreta urtsua, Bi ahoko ezpata eta Sendagai traketsa. 1993an argitaratu zuen Bat, bi, hiru: ekitaldi bakarreko antzerkia.
- Eliade
- Eliade, Mircea
- Eliano
- Elias Cortonakoa
- Elías de Tejada, Francisco
- Elias Odriozola, Imanol
- Elías Piña
- Elias, Josep
- Elias, Taslim Olawale
- Elias
- Elida