Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elgin

Estatu Batuetako hiria, Illinois estatuko ipar-ekialdean, 1835ean sortua. 63.798 biztanle (1980). Eskoziako The song of Elgin (Elgingo kantua) himnotik datorkio izena. Esnea ekoizten den lurralde batean dago; esne lurrundua egiten da bertan. 1837an errota bat eta presa bat eraiki ziren eta horrekin iritsi zen industria garapena Elginera. Gaur egun hainbat gai lantzen dira: plastikozko gaiak eta goma batez ere.