Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elgin

Eskoziako iparraldeko hiria eta Moray barrutiko hiriburua. 18.703 biztanle (1981).  Whisky destilategiak. Ikusgarriak dira XIII-XV. mendeetako katedral gotikoaren hondakinak, XII. mendeko abatetxe zistertarra eta XIII. mendeko abatetxe beneditarra. Bertan dago Gordonstoun College, Kurt Hahnek 1934an sortu zuen ikastetxe ospetsua. Oso diziplina gogorra du eta izaera eta jakintza lantzen dira batera.