Elgorriaga
Nafarroako ipar-mendebaleko udalerria, Malerreka eskualdean (Iruñeko merindadea). Mugak: iparraldean Sunbilla, ekialdean Doneztebe, mendebalean Ituren, eta hegoaldean Donamaria. Altuera 144 m. 3,88 km2. 199 biztanle ditu (elgorriagarrak). Bidasoaren Ezkurra ibaiadarra igarotzen da bertatik. Euskara, goi-nafarrera. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago. Inguruetako lantegietan ari da bertako langile ugari (% 45). Elgorriagako nekazariak (% 33) abeltzainak dira nagusiki (behi azienda eta, neurri apalagoan, ardi azienda). v Historia. Elgorriaga Leringo Doneztebe edo Malerreka izeneko haraneko herria izan da historian zehar. XIX. mende bukaeran bainu-etxe ospetsu bat eraiki zen bertan.