Elgin, Victor Alexander
(Elgingo IX. kondea) Britainiar politikaria (Montreal, 1849 - Eskozia, 1917). Elgingo VIII. kondearen semea. Politikari liberal eskuindarra zen. Indiako erregeordea izan zen 1894-1899 bitarteko urteetan. Garai hartan istilu handiak izan ziren Indian; ekonomia arazoak, borrokak mugetan, etab. Indiako erregeorde lanetan ez zuen arrakasta handirik izan. Ingalaterrara itzuli zenean zaldun izendatu zuten. 1905etik 1908ra bitartean Kolonietako Idazkaria izan zen Sir Henry Campbell-Bannermanen agintaldian. 1908an utzi zituen bere kargu publikoak.
- elger*
- Elgeta
- Elgezabal
- Elgin, James Bruce
- Elgin, Thomas Bruce
- Elgin, Victor Alexander
- Elgin
- Elgin
- Elgoibar
- Elgoibarko Izarra kultura elkartea
- Elgon