Eixu Zaldibarko Euskara Taldea
Zaldibarko (Bizkaia) euskara elkartea. 1996an sortu zen, euskara eta euskal kultura bultzatzeko helburuaz. Euskal giroa sortzeko euskaldunen topagune izango diren hamaika ekintza antolatzen ditu: kontzertuak, bazkariak, jaiak, etab. 90 bazkidek osatzen dute Eixu taldea.