Eitoku, Kano
Japoniar pintorea (Kyoto, 1543 - 1590 inguruan). Tosa Mitsinobu, Nobunogatarren gorteko margolariarekin ikasi ondoren, haren lekua hartu zuen gortean. Lantegi handi bat izan zuen, eta bere anaia gazteagoak eta semeek bertan egiten zuten lan. Osakako gazteluaren dekorazioa, eta Jurakako gazteluarena (biak Kioton) dira egin zituen lan garrantzizkoenak.