Eizmendi Manterola, Ignacio
(«Basarri» deitua) Gipuzkoar bertsolaria eta kazetaria (Errezil, 1913 - Zarautz, 1999). Lehen saria eskuratu zuen Donostian egin zen Lehenengo Bertsolari Egunean, 1935. urtean. Gerra zibilaren ondoren, 1950. urte inguruan, herriz herri hasi zen kantatzen Uztapiderekin batera, eta oso ospetsu bihurtu zuten artikuluak hasi zen idazten euskaraz Donostiako egunkarietan. 1962ra arte eutsi zion 1935ean irabazitako txapelari, Uztapidek irabazi baitzion urte hartan. Basarriren bertso moldeak beste tankera bat eman zion Gerra Zibilaren ondoren galbidean zegoen bertsolaritzari. Lau liburutan eman ditu bere bertso bildumak: Atano III (1949), Basarriren bertso-sorta (1950), Kantari nator (1961) eta Laugarren txinpartak (1966). Kazetari gisa, La Voz de España egunkariko “Mi atalaya montañera” atalean eta Zeruko Argia aldizkarian idatzi du. Egun El Diario Vasco egunkariko “Nere Bordatxotik” atalean idazten du. Irrati saio ugari egina da, bestalde. Euskaltzain ohorekoa da.