Eisner, Lotte
Alemaniar zinemagilea (Berlin, 1896 - Neuilly-sur-Seine, 1983). Antzerki kritikaria zela hasi zen zinemaren inguruko lehenengo lanetan, eta 1927an Film Kurier zinemagile taldeko kide bihurtu zen. Alemaniako garai hartako zinemak espresionismoaren eta errealismo sozialaren bidea hartu zuen. Urte haietan ezagutu zuen Fritz Lang zinemagile handia. 1934. urtean naziak nagusitu ziren Alemanian eta Eisnerrek, judua izaki, ihes egin behar izan zuen Frantzia aldera. 1939. urtean hasi zen Parisen lanean eta Bigarren Mundu Gerran han hemenka ibili zen naziak atzetik zituela. 1945. urtetik aurrera ekin zien berriro zinema lanei, eta liburu baliotsu batzuk idatzi zituen (L’Écran demoniaque, 1952). Lotte Eisnerren obrak eragin handia izan zuen, 1960 inguruan, Volker Schloendorff, Werner Herzog, Rainer Fassbinder eta Wim Wenders zinemagile alemaniar gazteengan, besteak beste.