Eizagirre Marquínez, Emiliano
Gipuzkoar sendagilea eta ikerlaria (Donostia, 1888 - ?). Tisiologiaren sortzailetzat hartu ohi dute Espainian. Tuberkulosiaren aurkako ekinaldiak bultzatu zituen eta tuberkulosiaren aurkako erietxe bat zabaldu zuen Gipuzkoan, Espainiako lehenengoa izan zena. Azterlan ugari eman zituen argitara tuberkulosiaren alorrean.