Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eizagirre Manterola, Jon

Gipuzkoar erremontista (Zarautz, 1966). 1985ean estreinatu zen profesional mailan Huarteko Euskal-Berri pilotalekuan. 1992, 1994 eta 1995ko binakako txapelketak irabazi zituen, erremontean betiere, eta txapeldunorde izan zen 1993 eta 1996an. Banakako Txapela eskuratzea oraindik lortu ez duen arren, hirutan izan da txapeldunorde, 1996, 1997 eta 1999an. Koteto Ezkurra eta Eizagirrek jokatu dituzte azken urteetako banakako finalak. Azken urteetan euskal erremonteak eman duen jokalaririk onenetakoa da atzelari zarauztarra.