Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eisner, Kurt

Alemaniar politikaria (Berlin, 1867 - Munich, 1919). Judua zen jatorriz, eta aldizkari eta egunkari sozialistak argitaratu zituen Berlinen, Nurenbergen eta Munichen. 1918ko urrian, Bavariako monarkiaren aurka altxatu, errepublika aldarrikatu eta bertako Lehen Ministro eta Kanpo Arazoetarako ministro izan zen. Ofizial erregezale batek hil zuen.