Eisler, Hanns
Alemaniar musikagilea (Leipzig, 1898 - Berlin, 1962). Schönbergen eta Webernen ikaslea izan zen. Bi Mundu Gerren arteko musikagilerik garrantzitsuenetakoa izan zen. Zuzendari ospetsuen filmetarako musika ondu zuen (Charles Chaplin, Chaques Feyder, Fritz Lang, Alain Resnais). Musika jarri zien, halaber, Bertolt Brechten obra batzuei. 1937. urtean Estatu Batuetara jo zuen nazismoak hartaraturik, baina handik kanpora bidali zuten, bere ideia sozialistak zirela eta (1947). Ekialdeko Alemania zenaren ereserkiaren egilea da (1948).