Eisenstadt
Austriako hiria, Vienaren hegoaldean, Hungariako mugatik hurbil. 10.000 biztanle. Mahastiak. Hungariako Esterhazy printzeen gaztelua (XVII-XVIII. m). Haydn musikagilearen etxea (museoa). v Historia. Eisenstadt hiriaren lehenengo berriak historiaurrekoak eta erromatarren garaikoak dira. Hiri aberatsa zen XIV. mendean; Austriaren koroaren mende egon zen 1491-1648 bitarteko urteetan eta ondoren hungariarren eskuetara igaro zen. 1920an Austriaren mende geratu zen berriro. Esterhazy printzeek gorte ospetsua eratu zuten bertan XVIII. eta XIX. mendeetan. Joseph Haydn musikagileak urte asko igaro zituen gorte hartan, kapellmeister edo orkestra zuzendari gisa.