Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eisai

Erlijio erreformatzaile japoniarra, zen filosofia han sartu zuena (1141 - 1215). Txinan, Linji-ko eskolan, Ch’an (Zen) budismo ikasketak eginik, Japoniara itzultzean bertan zabaldu zituen. Hiei mendiko fraideek debekatu egin nahi izan zituzten Eisai-k ekarri zituen berrikuntzak, baina Kamakurako shogunaren laguntzari esker, zen sektako Rinzai eskola sortu zuen. Eskola honek oso harrera ona izan zuen Kamakurako gudarien eta aitonen semeen artean. “Bat-bateko iratzarmena” aldarrikatzen zuen, eta horretarako bide gisa meditazioa proposatzen zuen.