Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eguía, Miguel

Nafarroako inprimatzailea (XV. mende bukaera - Lizarra, 1548?). Espainiako inprimatzaile garrantzitsuenetakoa izan zen. Horren lekukotzarik ez den arren, Lizarran edo Lizarra inguruan jaio zen XV. mende bukaeran. Alcala de Henares hirian eman zituen argitara obra nagusiak (Erasmoren obrak, 1525; Enquiridion obraren itzulpena, 1526; Comentarios de César, Diego López de Toledoren itzulpena, 1529; De Orbe Novo, Pedro Mártir de Angleríaren obra, 1530). Sevillan (1526-1528) eta Logroñon (bertan inprimatu zituen Savonarola predikariaren obrak) egon zen eta bizitzaren azkenetan Lizarrara itzuli zen (1546-1548). Lizarrako moldiztegian bizpahiru liburu baizik ez zuen eman argitara. Arnaldo Brocario Euskal Herriko lehen inprimatzailearen suhia izan zen.