Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eguesibar

Nafarroako ibarra (Zangozako merindadea). Kontzeju hauek osatzen dute: Altzuza, Ardatz-Eguesibar, Azpa, Badostain, Eguesibar –herriburua–, Elkano, Elia, Ibiriku-Eguesibar, Olatz, Sagaseta eta Sarriguren. 1998ko datuen arabera, 8.467 biztanle ditu, aurreko erroldan baino ia 7.000 gehiago. Udalerria osatzen duten kontzeju denak Iruñetik oso gertu egonik, garapen urbanistiko aipagarria bizi izan dute azken urteotan, eta horrek biztanleen kopuruan zein hornigaietan erabat aldatu du udalerria. Beste ekimen aipagarri batzuen artean, Altzuzan eraiki den Oteizaren Etxe-museoa eta Sarrigurenen bidean dagoen "ekohiria" aipa daitezke.