Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eguesibar

Nafarroako erdialdeko udalerria, izen bereko ibarreko herriburua (Zangozako merindadea). Mugak: iparraldean Esteribar, Atarrabia eta Uharte, ekialdean Lizoain, mendebalean Iruñea, eta hegoaldean Aranguren. Altuera 505 m. 56,94 km2. 1998ko datuen arabera, 102 biztanle ditu (eguesibartarrak). Hizkuntza, gaztelania eta euskara; euskaldunak eta ia-euskaldunak % 10 dira. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Egues erreka igarotzen da udalerritik Bertako ekonomia jarduera nagusia nekazaritza den arren (garia, garagarra, artoa), langile gehienak Burlatako industrietan ari dira lanean. v Historia. 1253. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Eguesibarko herria.