Eguía Aguirre, Joaquín María
Gipuzkoar zientzialari eta politikaria, Narrosko hirugarren markesa (Azkoitia, 1733 - Gasteiz, 1803). Frantzian egin zituen Filosofia eta Zientzietako ikasketak. Azkoitira itzulitakoan, Peñafloridako kondeak Intxaustiko jauregian antolatzen zituen elkarrizketetan hasi zen parte hartzen eta jarduera haren fruitu sortu zen Xabier María de Munibe Peñafloridako kondeak, Ignacio Manuel Altunak eta Eguíak berak osaturiko hirukote ilustratua, Azkoitiko Zalduntxoak deitua. Geroago sortu zuten Euskal Herriaren Adiskideak elkarteko idazkaria izan zen hil arte. Konbentzioko gerran (1794-1795), Gipuzkoako gerrarako diputatua izan zen; kritika ugari jaso zuen Frantziako iraultzaileen ideien alde egiteagatik. Gerra amaitutakoan berreskuratu zituen Euskal Herriaren Adiskideak elkarteko karguak. v Fisika, kimika eta mineralogia lanak egin zituen batez ere, eta Entziklopediaren aldeko sutsua izan zen. Itzal handiko gizona izan zen; gutun ugari idatzi zioten elkarri Eguíak eta Voltairek. Frantziako eta Espainiako akademia eta kultura elkarte anitzeko kide izan zen.
- eguen
- eguerdi
- Egues
- Eguesibar
- Eguesibar
- Eguía Aguirre, Joaquín María
- Eguia Beaumont, Francisco
- Eguía, Miguel
- Eguileor, Juan Carlos
- egun 1
- egun 2