Eguia Beaumont, Francisco
Nafar militar eta idazlea (Lizarra, 1602 - ?). Bi urtez Italian gerran aritu ondoren Frantziako eta Kataluniako borroketan jardun zuen, Espainiako erregearen zerbitzuan. Erregezalea zen; Defensa de la verdad contra la proclamación y triunfos de la monarquía de Felipe IV obra idatzi zuen katalanen erasoei aurre egitearren. Komediak ere idatzi zituen: La fe en Pamplona y su primer obispo; Emblemas de San Fermín; Historias del Serenísimo Príncipe Don Carlos de Navarra; El monstruo español en minas y combates, Felice en armas y desgraciado en ellas; Guerras en España y Francia por la parte de Labort, Navarra, la Provincia y Perpiñán, 1634-1642. Obra hauen aztarnarik ez da geratu ordea. Harena da, halaber, Estrella cautiva o historia de la ciudad de Estella y su Merindad obra luzea (1644); lan hau ez da oraindik argitara eman.
- eguerdi
- Egues
- Eguesibar
- Eguesibar
- Eguía Aguirre, Joaquín María
- Eguia Beaumont, Francisco
- Eguía, Miguel
- Eguileor, Juan Carlos
- egun 1
- egun 2
- egunabar