egun 1
iz. Lurrak bere ardatzaren inguruan bira osoa egiten ematen duen denbora; 24 orduko denbora bitartea, gauerditik gauerdira. Egunak 24 ordu ditu eta urteak 365 egun. Egunak joan, egunak etorri: denboraren iragaitza adierazteko esapidea. || Egunean egunean. Egunoro. || Egun oroz. Egunero. || Lehengo egunean. Aurreko egun batean. || Egunetik egunera. Denbora aurrera doan eran. || Egun batetik bestera. a) egunetik egunera. Gehituz zihoan egun batetik bestera Frantziskoren seme taldea. b) Berehala, egunetik biharrera. Egun batetik bestera osatuko zinela uste nuen. || ik. jaiegun, astegun, lanegun… || Eguzkiak argitzen duen denbora. Eguna argitu zuenean (zenean). Egun on! ‑Baita zuri ere. || Egun argi. Eguzkiak barreiatzen duen argia. ik. eguargi. Egun argiz heldu nahi dute etxera. || Egunez eta gauez. Beti. || Gau eta egun: ik. gau. v Bi esanahi nagusi ditu egunak: alde batetik, toki jakin batean Eguzkiak argitzen duen denbora tartea da eta bestetik, Lurrak bere ardatzaren inguruan bira osoa emateko behar duen denbora tartea adierazten du. K.a. IV. mendean aurkitu zuten eguna/gaua zergatik gertatzen ziren; eklipseen zergatia aurkitu eta horri esker ulertu ahal izan zuten zergatik iluntzen zen eguna. Egunak zein iraupen duen jakiteko Lurrak argizagi baten inguruan bira emateko behar duen denbora neurtu behar da. Beraz, erreferentzia gisa zein argizagi hartzen den, halakoa izango da egunaren iraupena, puntu beretik bi aldiz igarotzeko ez baitute guztiek denbora bera behar. v Astronomia eguna. Eguzkiak goi meridianotik itxuraz bi aldiz igarotzeko behar duen denbora tartea. v Argizagi eguna. Izar bat Lurreko meridiano jakin batetik behin igarotzen denetik bertatik berriz igaro bitarteko denbora tartea. v Eguzki eguna. ik. Eguzki.