Echevarría, Esteban
Argentinar poeta eta eleberrigilea (Buenos Aires, 1805 - Montevideo, 1851). Hego Ameriketako lehen idazle erromantikoa izan zen. Obra nagusiak: Elvira o la novia del Plata (1832, Elvira edo Platako andregaia), Rimas (1837, Errimak). Bilduma horretako La Cautiva (Gatibua) poemak eragin handia izan zuen molde berrien bila zebiltzan idazle gazteengan, El matadero (1871, Hiltegia), La guitarra (1842, Gitarra), La insurrección del Sur (1849, Hegoaldeko matxinada).