Echevarría Zuricalday, Juan
Bizkaitar margolaria (Bilbo, 1875 - Madril, 1931). Parisen egin zituen ikasketak, Cézanneren eta Gauguinen jarraitzaileen postinpresionismo garaian. Erretratu lanak (Unamuno, Valle-Inclán, Baroja), eta genero koadroak egin zituen, orobat ikuspegiak (Gaztelan, Euskal Herrian).