Echevarrieta Mauri, Horacio
Politikari eta industria gizon bizkaitarra (Bilbo, 1870 - Barakaldo, 1963). Bere aitarengandik hartuak zituen meategi negozioak indartuz, beste alor askotara ere zabaldu zituen: burdin meategiak, petrolio bilaketak, ontzigintza, porlangintza, itsaso eta aire-garraioak, banketxeak. Bizkaian ez ezik, Euskal Herritik kanpo ere jarri zituen enpresak: Cadizko ontzigintza, Portland Iberia (Toledo), Compañia Aérea de Transportes Iberia, Saltos del Duero (gero Hidroeléctrica Españolarekin bat eginik, Iberduero sortu zuena, eta gero Iberdrola), etab. Bestalde, Marokoko hainbat pertsona ahaltsurekin zituen harremanez baliatuz, Espainiako Gobernuaren eskariz, Abd-El-Krim buruzagiarekin haren esku zeuden preso espainiarrak askatu zituen (1923).