Echevarría Gangoiti, Juan
Bizkaitar politikari eta ekonomialaria (Bilbo, 1926). Teoria Ekonomikoko doktoretza eginik, Bilboko Ekonomi Zientzietako Fakultateko dekanoa izan zen, Bilboko Unibertsitatearen lehenengo erretorea (1968-1969), Unibertsitate eta Ikerketako Zuzendari Orokorra Hezkuntza eta Zientzia Ministerioan, eta Espainiako Bankuaren Zuzendari Orokorra. Franco hil ondoren U.C.D. alderdiko kide izan zen. 1977ko hauteskundeetan, Kongresuko diputatu hautatua izan zen Bizkaiko ordezkari gisa. Ekonomiako zenbait liburu argitaratu ditu.