Echevarría Uribe, Federico
Bizkaitar margolaria (Bilbo, 1911). Juan Echevarria Zuricalday pintorearen iloba da. Harekin ikasi zuen pintura. Hasieran oso lan akademikoak egin zituen, gero inpresionistak, pintore frantsesen eragin handiarekin, eta 1960az geroztik pintura abstraktua. Erakusketa ugari egin ditu, bakarrik eta beste artista batzuekin, Euskal Herrian ez ezik, Europako, Ameriketako eta Asiako hiriburu nagusietan ere. Bere obren artean aipatzekoak dira: Teresita, La niña del chaleco, Plaza de la Bastilla, Naturaleza muerta.