Echeverría Elorza, Patrizio
Gipuzkoar politikaria (Legazpi, 1882 - Legazpi, 1972). Legazpiko lehenengo kondea. Gipuzkoako enpresabururik handienetakoa izan zen; 1908an enpresa bat sortu zuen 12 langilerekin, 1970-80 urte bitartean 3.400 langile izatera iritsi zena. Nekazaritzarako, meatzaritzarako eta industriarako lanabesak eta piezak izan ziren bere enpresaren ekairik ezagunenak. Legazpin, zaharrentzako eta gaixoentzako Santa Cruz ospitalea, eta oinarrizko irakaskuntzarako Artzain Ona eta Santa Teresa ikastetxeak sortu zituen.