Echenique, José Rufino
Peruko militarra eta politikaria (Puno, 1808 - 1887?). Espainiarren aurkako matxinadan hartu zuen parte 1821. urtean. Vivancoren eta Castillaren arteko gerra garaian (1843-1844) jeneral izendatu zuten eta handik urte batzuetara Peruko lehendakaritza lortu zuen, Castillaren laguntzarekin (1851). 1854. urtean aginpidea utzi behar izan zuen, Castillak gidatu zuen iraultzaren ondorioz. 1864. urtean, Callaon borrokatu zen Espainiako itsas armadaren aurka.