Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eckhart

edo Eckart, Johannes. («Maisua» deitua). Alemaniar teologo mistikoa (Hochheim, 1260 - Kolonia, 1327). Parisko Unibertsitateko irakasle izan ondoren (1300), Saxoniako (1304) eta Bohemiako (1307) domingotarren abadeburu izan zen. Rhin aldeko higikunde mistikoa bultzatu zuen. 1326. urtean, Koloniako artzapezpikuak auzitara eraman zuen, Pseudo-Dionisiori hartu zizkion zenbait dotrina neoplatoniko zirela eta. Ez zuen libururik idatzi, baina  haren jarraitzaileek zabaldu zuten bere dotrina: arimak Jainkoaren esentzia nola bilatzen duen, eta izakien sorreraren auzia izan ziren berak sakondu zituen gaiak. Joan XXII.a Aita Santuak gaitzetsi zituen teoria haiek (1329).