Frantses arkitektoa eta hirigilea (Paris, 1905 - 1985). Marokoko hiri askoren berrikuntzaren zuzendaria izan aurretik (1946-1953), Afrikako iparraldean eta Ekialde Hurbilean jardun zuen. Boli Kostako Abidjango unibertsitatea da bere obrarik garrantzitsuena.