Ecevit, Bülent
Kazetari eta politikari turkiarra (Istanbul, 1925 – Ankara, 2006). Herriaren Alderdi Errepublikarraren idazkari orokorra (1966) eta lehendakaria (1972) izan zen. Ezkerraldeko erreforma demokratikoa bideratu zuen. Koalizioko gobernu baten buru zela (1974), Zipren grekoen kolpe militarra izan zenean, armada turkoa bidali zuen uharte horretara.1978an itzuli zen aginpidera, baina terrorismo politikoaren eta ekonomia krisiaren eraginez dimisioa eman behar izan zuen handik urtebetera. 1983. urtea arte espetxera zigortu zuten gobernuaren kontrako jarduera politikoagatik. 1989an Ezkerreko Alderdi Demokratikoko buruzagi egin zuten. 1997ko uztailean Ecevit Mesut Yilmaz-en (Aberriaren Alderdi kontserbadoreko buru) gobernuko Lehen ministrorde izendatu zuten. 1999. urtetik 2002ra Lehen ministroa izan zen.